XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

222 Melanti.- Ondo dakusgu orain be, ziztrin batek beste ziztrin bat daroala eskutik, jainkoak bada bakotxa bere kidekoaz batu oi ditu beti.

245 Eumeo.-. Iturrietako maitagarriok! Zeus'en alabak!.

209 Bide malkartsua egin ondoren, uritik ur samar aurkiturik, maitagarri aratzen iturrira eldu ziranean, Itako, Nerito ta Poliktor'ek egiña zan berau; ingurumari eukan ezotasunetik janaritzen diran eltxun sail aundia; goitik jausten zan ura, ozkirri-ozkirria, arkaitz baten gaiñetik; goiko aldean, antxiña baten, ondi bat jaso eben maitagarrien omenez, eta bidazti guztiak antxe eskiñi oi ebezan euren oparigaiak, eta emendixek artu oi eben uritarrak bear eben ura, eurokin aurkitu zan bidean Melanti, Doli'ren semea, bere saldoko auntzik ederrenak, artzaiñak jarraitsoela, senargeien aparitarako eroiazana.

Melanti'k, ikusi zituneko, itz zemaikor ta iguingarriz akar egin eutsen, Odis'i biotzean ikutzeraiño akar (agiraka) egin be:

Nora, txarrizain opagarri-ez orrek, daroazu tripazai ori, eskale gogaikarri ori, jan-edan aldietako izurri ori, ate askoren ertzak bere sorbaldaz igurtziz iru-oiñekoak eta galdarak ez, baiña ogi-muskiñak soilki eskatu oi dauazan ori?.

Neure aberetegia gorde, okullua garbitu ta auntz-kumai nabaza-munduillua eroateko emongo ba'leustazu, gatzura edanik izterrak lodituko leukez.

Baiña, egite gaiztoetan larbe aditua dan ezkero, ez dautso lanari oratu naiko; erririk erri, ostera, eskean joango da, bere sabeltzar ase-eziña zelan-alan beteteko.

Nik diñodana beteko-da: Odis jainkotiaren jauregira ba'loake, gizaki arein eskuak aren buru gaiñera botako leukiezan alketx askok ikutuko dabez aren sorbaldak.

237 Orrela esan eban; eta, urreraturik, ostikada bat emon eutsan ipur-txuntxurrean, zoro antzo; baiña ez eban bidetik jaurti al izan, gizurenak tinko be tinko berean iraunik.

Orduan Odis'i, ari eraso ta bizia kentzea otu yakon, eskuan eroian makilleaz kendu be, edo-ta zerbait gorantza jaso ta burua zatitu bearen kontra.

Baiña azkenik be iraiñari eutsi ta biotzean ito eban bere asarrea.

Txarrizaiñak, alan be, beztu eban a, arpegiz arpegi begira jarri eta, eskuak goian, suar otoi egiñaz:

Odis'ek bein edo bein bildots eta aumeen iztarrik erre ba'eutzuen, koipe joriz estaldurik, bete eidazue eskintz au:(...).